Eraikina
Kanpoko estaldura fatxada aireztatu batez egongo da osatuta. Formatu handiko zeramika-piezek eratuko dute fatxada hori, eta akabera zuria eta egur-imitaziozkoa izango du, hormigoizko panel arkitektonikoekin konbinatuko da. Isolamendu jarraitua izango du, eta ez da zubi termikorik egongo.
Terrazei dagokienez, egur-imitaziozko portzelanazko zorua izango dute, baita arotz-lanez osatutako beirazko barandak eta akabera beltza duten aluminiozko xaflez egindako sabai aizunak ere. Balkoietako frenteak hormigoizko panel arkitektonikoz egingo dira.
Kanpoko arotzeria PVCzko leiho eta ate-leihoz egongo dira osatuta: ardatz aldagarria, igorpen baxuko beiraz egindako beira bikoitzak eta argon gasdun aire-ganbera izango dute. Fatxada-baoak hobetzeak isolatze-maila handitzen du neguan, eta, aldiz, eguzkiak etxebizitzan duen eragina murrizten udan; horrela, etxebizitzetako sentsazio termiko hobea bermatzen da.
Abangoardiako diseinuko ataria izango du, honako osagai hauekin: tamaina eta kalitate handiko portzelanazko gresa, biniloz, ispiluz eta margoz dekoratutako paramentu bertikalak.